2. ERREGISTRATU EDO IZENA EMAN
Nahiz eta artikuluak sortu edo aldatzeko ezinbestekoa ere ez den, ingelerazko bertsioan izan ezik, komenigarria da erregistrazea edo izena ematea. Erregistroan ez dira datu pertsonalak eskatzen eta abantaila ezberdinez gozatzeko aukera izango dugu.
2.1. IZENA EMATEKO JARRAITU BEHARREKO PAUSUAK
Lehenik orrian goian eskuin aldean azaltzen den “izena eman edo saio berria hasi” aukeran klikatu.

Hurrengo formulario aterako zaigu ondoren kargatuko den orrian.

Jada izena emanda bazaude eta saioa irekitzeko, eremuak bete zure nick-a eta pasahita idatziaz eta “Izena eman/Saio hasiera”-n klikatu. Kontu bat sortu-n klikatu lehen aldiz erregistratzeko.

Lehen aipatu bezala ez ditu datu pertsonalak eskatzen, soilik lankide izena edo nick-a, pasahitza eta hau berridaztea, helbide elektronikoa jartzea ere aukerazkoa da, beste erabiltzaileek zurekin nolabait konektatu ahal izateko jarri dezakezu eta hauez gain, lehenik, informazio gehigarria (kodigo bat) ipintzea eskatuko digu hasieran, erabiltzaileak automatikoki sortzea saihestu asmoz. Erregistroa betetzeko Kontu berria sortu teklan sakatu, ondoren kargatuko den orrian ongi etorria eman eta aldi berean korreo elektroniko bitartez egiaztapen kodea bidaliko digute wiki izateak eskaintzen dituen E-posta zerbitzuez baliatzeko. Egiaztapen kode horretan Wikipediara hiperesteka bati klikatu ostean zure E-posta helbidea konfirmatu duzula esanaz orrialde bat agertuko da, azken pauso honekin erregistroa guztiz gauzatzen delarik.
2.2. IZENA EMATEAREN ABANTAILA ETA ZERBITZUAK
Behin saioa hasita, pantailaren goian eskuin aldean, gure lankide izenaren ondoan honako aukerak azaltzen dira:

· NIRE EZTABAIDA
Aukera honen bitartez erabiltzailearen eztabaida guztiak, bere baitan jasoko dituen eztabaida orrialde bakar bat izan ahalko dugu.
· HOBESPENAK
Atal honetan sakatuta aldaketa ugari egiteko aukera ematen zaigu ondoren kargatzen den orrialdetik.. Ondorengo atalak eskainiko zaizkigu fitxa edo “pestaña” ezberdinetan.

o Lankide profila
Zure profilean aldaketak egin ahalko dituzu. Zure korreo elektroniko edo erabiltzen duzun hizkuntza aldatu ahal izango duzu, hau da zein hizkuntzatan sortu nahi edo aldatu nahi duzun artikulua zehaztu. Pasahitza ere aldatu eta E-postari dagokionean gainerako langileen E-postak onartu edo ez, aukeratu ahal izango dugu.
o Aurpegiak
Wikipediaren itxura eta orriaren formatua aldatu ditzazkezu.. Aipatu behar dut gidaliburu hau defektuzko formatua duen wikipediarako egina dela, nahiz eta aukerak kasu guztietan berdin mantentzen diren.
o Formulak
Zein formatutako irudiak sortu nahi ditugun definitu ahal dezakegu, adibidez PNG edo HTML, beharren edo jakintza mailaren arabera.
o Artxiboak
Atalean irudiek deskribapen orrialdeetan izango duten tamaina eta irudi txikiek izango luketena zehaztu ahalko ditugu.
o Data eta Denbora
Eguneko dataren formatua eta ordu eremua egokitu ahal izango dugu.
o Aldaketak
Artikuluetan gure aldaketak egiteko zenbait aukera gehitu edo baliogabetu ditzakegu.
o Aldaketa berriak
Aldaketa berrietan erakutsi beharreko egun kopurua eta izenburu kopurua definitu ahalko ditugu.
o Segimendu zerrenda
Jarraitu nahi ditugun artikuluak nola jarraitu zehazteko aukerak definitu ditzakegu.
o Bilaketak
Bilaketak nondik eta nola egin definitu dezakegu, zenbait aukera eginez edo beste batzuk baliogabetuz.
o Besteak
Beste zenbait faktore definitu ahalko ditugu.
Aukera guzti hauek gorde ahal izateko atal guztien amaieran azaltzen den Hobespenak gorde botoian sakatu edota hauek baliogabetu nahi izan ezkero Ezeztatu-n klikatu.

· NIRE JARRAIPEN ZERRENDA
Atal honetatik jarraipena egiten diegun artikuluen zerrenda ikusi ahalko dugu, kasu honetan orden alfabetikoan daudelarik.
Zerrenda orri guztien goi aldean aukera hauek daude zerrendako elementuak nondik nora azaltzea nahi dugun zehazteko.
· NIRE EKARPENAK
Hemendik norberak Wikipedian egindako ekarpenen bilaketak egin ahal ditugu, denbora tarte edo atal konkretu batean eginikoak edo bilaketa orokorrago bat burutzeko aukera ematen zaigu.
· IRTEN
Aukera honetan emanda gure saioa itxiko dugu.




